Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Nikolas Zendoia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Zendoia, Nikolas
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bost seme-alabaren ama zaitugu. Gaur ohartu zara zure seme-alabek ez dutela zure beharrik.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Nikolas Zendoia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Seme-alaben alde izan det
nik nahikoa bihotzikan,
aspalditxotik berorik gabe
neregan bazan hotzikan,
harrokeririk ez det ibili
boltsiku(a)n ez nun sosikan,
zeuren buruen jabe zerate
ez daukat beste pozikan.

Estualdi ta irriak ere
izaten dira sendian,
batzutan herriz bizi izan gera
beste alditan mendian,
orain artean bostok zinaten
zuen amatxo(re)n kabian,
aurreruntz garbi joka zazute
bakoitzak bere bidian.

Bost seme-alabatxo hazitzen
nekatua zait gorputza,
baina gaurtikan aurrera ia
lortzen dudan aldakuntza,
bat honuntz joan da, bestea aurrera,
eta bestea haruntza,
baina noiz-nahitan izango (d)ezute
zuen amaren laguntza.