Bertsos - View details To know more about this section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Jokin Sorozabal
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Jokin Sorozabal
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Larrañaga
Ai entzuleak, badakizute
ai egoera gogorra,
baina bere(ha)la zer e(g)ingo dedan
esango dizuet horra,
haruntz baino lehen beti izan naiz
langile txintxo jatorra,
ta horri esker arindu nahi det
nik espetxeko zigorra.
Sorozabal
Zu azkarrago irtetzearren
saltzen al diguzu ama?
Gisa hortako gauzarik ez zan
lehen esaten zenduena;
irabazirik ez dan tokian
zertarako egin lana?
Ez al dakizu norerazako dan
egiten ari zerana?
Larrañaga
Norentzako dan badakit eta
hori nahi dizut kontatu,
alperra zera, inoiz ez zera
lan egiteko moldatu,
eta zuk ere pentsamoldetan
hobeko dezu aldatu,
hemen egonda gure Herria
ezin baileike salbatu.
Sorozabal
Baina egoera ez da aldatu
ez Herri ta ez espetxeko,
zuk gauzak egin behar al dituzu
danak aurrekoz atzeko,
lehenago esan gendunarekin
izan gaitezen hitzeko,
ez al dakizu lan hori dala
kartzel gehiago jartzeko.
Larrañaga
Ai Sorozabal pentsamentutan
ez zaude oso txukuna,
eta ontzako ez det hartutzen
zuk orain esan dezuna,
hemen egonda galdu liteke
gizon baten osasuna,
ni hemendikan lehenbailehen noa
egin zazu nahi dezuna.
Sorozabal
Gure Herria ahaztu dezu zuk
osasunaz kezkatuta,
borrokan hasi ginan garaian
bidea ez zan hartu ta
hobe zenduke lehenbailehen zure
joera hori aldatuta,
gure Herririk ez da jasotzen
etsaiari lagunduta.
Larrañaga
Baina laguna pentsamentutan
ez zabiltz oso altuan,
lehen alkarrekin Euskal Herrian
lana egiten genduan,
zu hemen zaude, ni ere berdin
baina gauza bat goguan,
hemen lana gaur egiten dunak
egin lezake kanpuan.
Sorozabal
Zure ustetan lanteri hortan
ari zera oso zuzen,
baina laguna ez dakit garbi
zein aldetara zoazen,
lehen hainbat degu sufritu eta
beste pixka bat goazen,
gure Herrian dauden anaiak
gehiago goza ditezen.