Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Luis Otamendi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Otamendi, Luis
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bost seme-alabaren ama zaitugu. Gaur ohartu zara zure seme-alabek ez dutela zure beharrik.

Description

Melody
Donostiako hiru damatxo A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Luis Otamendi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu honetan ezkondu eta
behingoz ama egin nintzen,
bost aldiz ere bai, senar hura
ez baizan lane(a)n gelditzen,
ta saiatu naiz nere umeak
hazitzen eta hezitzen,
hainbat lan egin eta gaur triste
ama gaixoa arkitzen,

Gurea ez da palaziua,
gurea ez da hotela,
baina lanean hor jarduna naiz
beti ahal dedan bezela,
gaur triste dukat bihotza eta
triste baita ere sabela,
ikusten baidet nere umeak
gutxi maitatzen nautela.

Nere ustetan ez det egin nik
ezertxo ere okerrik,
lanaren lanez besuak nagi
ta okerrak dauzkat gerri(a)k,
konturatu naiz umeak ez dute
gaurtik amaren beharrik,
gaurko umeak gurasoantzat
ez du behar dan eskerrik.