Bertsos - View details To know more about this section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nolatan hasi ote liteke
era horretan jokatzen?
Aurkezle lanak ez nitun egin
nik gauza hauek pentsatzen,
baina berela hasia nintzan
zerbaitegatik kezkatzen,
nere laguntzaz mutiko hori
guztiz ez bai zen osatzen,
ta orain datorren notizi hau
ez zait askorik gustatzen. (bis)
Alkarrengana hurbildu eta
jartzen ginan bero-bero,
munduko biko zoriontasuna
eskutik heldu ezkero,
baina halako aldakuntza bat
etorria zaigu gero,
hilean behin ni bisitatzen nau
leheno berriz egunero,
era honetan utzitzerikan
ez nuen asko espero. (bis)
Orain egizko bihurtu dira
nik nituen apuruak,
galduak zaizkit itxaropenak
eta nere helburuak,
baina aurrera ere lanian
jarraituko du buruak,
zuk egindako pauso hoiek e(re)
ez dira hain seguruak,
maitasun onak baino gehiago
balio al du diruak? (bis)