Bertsos - View details   To know more about this section

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Mikel Mendizabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Mendizabal, Mikel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Mendizabal, bertsolaria zaitugu eta Mañukorta bere emaztea. Bertsolaria, askotan bezala, bertso saioan izanda berandu zatoz etxera. Mañukorta, emaztea, maletak egiten ari da.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Mikel Mendizabal

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Bertsolari etxean
momentu gogorrak,
hori ondo badaki
emazte jatorrak,
ez zaizkit gaur gustatu
egindako obrak,
maletan sartu ditu
jertse eta gorrak,
oraindikan urruti
dauzkagu oporrak. (bis)
Mañukorta
Bertsolaria zera,
ez zera isila,
egun dana bakarrik
ez nago trankila,
maletan sartua det
nik erropa pila,
ta ames bat egin det
oso biribila,
lehenbailehen banijoa
beste baten bila. (bis)
Mendizabal
Bertso batzuk medio
senarra gorrota,
emaztea jarri zait
gaur neronen kontra,
maleta egina du
horrela du konta,
ez zaitez inora joan
asko zait inporta,
kanpoan ez baizaitu
inork hartuko-ta. (bis)
Mañukorta
Gezurra du ugari,
badauka baldintza,
gauza on askorekin
e(g)iten dit eskeintza,
andrea engainatzen
zuk daukazun gaitza,
kerida bi: Antoni,
bestia Elisa,
hortako eman al zendun
zuk elizan hitza? (bis)
Mendizabal
Ezkontzean bisita
genuen eliza,
geronik gogortu da
gu bion bizitza,
erdi haserreturik
hementxe zabiltza,
oraindik betetzen det
eman nuen hitza,
edo ez al dakizu
nik dedan langintza? (bis)
Mañukorta
Zazpi urtez arpe(g)i beltz
gerade egonak,
neretzat errietak
ta auzoan bromak,
juergan e(g)iten ditu
hain bertso sakonak,
gogo onez maitatu
auzokoen gonak,
hori ez du egiten
egizko gizonak. (bis)