Bertsos - View details To know more about this section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
lzeba hemen nazu
zure neskatila,
gerri lirainarekin
petxu biribila,
hainbeste lagun dabiltz
nun-nahi nere bila,
mutil bat hemen daukat
jator ta abila,
bizitzarako hau da
nik dedan mutila. (bis)
Tranposa bat zinanik
lehenago ez nekin,
eta orain jarri naiz
gauz horren kezka(re)kin,
hemen a(u)rkitzen dira
hainbeste ezjakin,
neskazaharrak e(re) badu
behar hainbat etekin,
orain ezkondutzeko
nere la(g)unarekin. (bis)
Diruak hartu al du
hor bion neurria?
Horrek jarritzen baidu
gauz izugarria,
hori ote degu gaur
zure lokarria?
Baina nik ere badet
nere egarria,
hori zuretzat hartu,
neretzat barria. (bis)