Bertsos - View details   To know more about this section

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Anjel
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Larunbat gauean sartu zara neska gazte batekin zeure kotxean eta hor eraman duzu txoko batera. Egunsentian esnatu zarenean, lurrean zaude bakarrik, ez kartera ta ez kristo.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oker dabilen gizonak ez du
sekula ondoren onik,
berandu baina gaizki eginda
orain ohartua det nik,
hasera baten ez nuen izan
hura hartutako penik,
hala ta guztiz ezin mantendu
nik zorionaren trenik,
harritzekoa ez da izango
gizaseme bat izanik.

Kontu kontari neskatx batekin
plaza baten nintzan hasi,
itxura danez nere kontuak
egin zien zenbait grazi,
alde danetik ikutzen eta
ez baizidan galerazi,
baina hurrengo goiza nik ez det
zorionean ikusi,
bide txarretik nebilen eta
besterik ez nun merezi.

Gizasemeok nola daukagun
horrenbeste kalidade,
buruz jazteko badadukat, ba,
behar zan hainbat edade,
baina nolabait neskatxa ere
izandu det nere alde,
berandu baina sufrimentuan
egin naiz negarre(r)n jabe,
baina al bada pasako al da
andrea entera(t)u gabe!