Bertsos - View details To know more about this section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Joxe Mari Lertxundi
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Joxe Mari Lertxundi
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mutil gazte bat nuan laguna
ni neska gazte izanik,
eta nolatan negon izeba(r)i
aurretikan hitz emanik,
aurkeztu nion nere mutila
beregana eramanik,
ez nuen uste holako gauza(r)ik
gertatu behar zuanik,
ene izeba ez nun pentsatzen
horrain faltsua zinanik.
Zeu ezkontzeko jarri diozu
mutila(r)i kondiziua,
zeure ilobai bota diozu
betiko maldiziua,
hori da hori izera txarra,
hori da despreziua,
ez det askorik nik estimatzen
izebaren soziua,
o(r)aindik zedorrek pa(ga)tuko dezu
egin dezun aziua.
Zenbat tranpa ta zenbat holako
dago gaurko bihotzetan,
ta batez ere inbiri bidez
e(g)iten diran ezkontzetan,
ez zinan leheno horrelakua
izeba zure hitzetan,
zeu zorionez jarri zera ta
ni utzi zorigaitzetan,
nere izeba zeradela zu
ni a(u)rkitzen naiz lotsetan. (bis)