Bertsos - View details To know more about this section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Entzun duzue gai jartzaileak
ekarri digun izparra,
gaur arte nintzen gure etxeko
seme-alaben izarra,
gaurtik aurrera eurak daukate
behar den hainbat indarra,
hau ez da hain zoritxarra, (bis)
bihotz erdian nabari baidut
nere zorion bakarra,
behar bezela bete dudala
gurasoen e(g)inbeharra. (bis)
Maitasun dena nik zuentzako
gaur arte egin dut hustu,
irakatsia hartu duzue
egin nezake apustu,
baina zuentzat bizimodua
ez da batere erreztu,
saltsa askotan ez nahastu (bis)
ordainez zuen ama laztana
nahi baduzue poztu,
zuen Herria, zuen euskera,
sekula santan ez ahaztu.
Pozez zoratzen dauzkat benetan
nire barne ta azala,
zeinek esango sendi txikia
hain haundi egingo zala,
pentsatzen nuen behin betirako
haur zaintzailea nintzala,
baina hori ez da hala, (bis)
jakin zazute gaur zeuen ama
zeuen haur legez naizala,
gaurtik aurrera zain nazazute
gaur arte zeuek bezala. (bis)