Bertsos - View details   To know more about this section

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Xabier "Euzkitze"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Anjel
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Euzkitze, herriko apaiza zaitugu, eta Larrañaga eskultorea. Apaizak Jesukristoren irudi berri bat egiteko agindu dio eskultore honi, aurrekoa pipiak edo zitzak jota dagoelako. Lanak bukatu ditu eskultoreak baina apaiza ez dago konforme.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze
Lehengoak bazulako
zenbait pipi arraio,
berriari begira
gelditu natzaio,
ai pikardi asko dun
adar jole iaio,
gutxienez tapaki(re)n bat
jarri behar zaio.
Larrañaga
Nik lana egin nuen
behar zan moduan,
baina esango dizut
ta hartu goguan,
aitzaki(a)k zertarako
gaur jarri onduan,
lehen egurra zedorrek
ekarri zenduan.
Euzkitze
Zurekin aspalditxo
egin nun tratua,
baina hain irten zera
madarikatua,
gerritik behera dago
zure pekatua,
hola ez du ematen
batere Santua.
Larrañaga
Akatsa utzi nahi det
garbi agertuta,
apaiza dagolako
gaur haserretuta,
egur txarra(re)n aitzaki
pipiak hartuta,
hori ez da izango
egilea(re)n kulpa.
Euzkitze
Lehengoa hain zegoen
guztiz zatartua,
beste bat egitera
negon behartua,
ez badezu konpontzen
zure pekatua,
berehalaxe zera
eskomulgatua.
Larrañaga
Egia aitortzeko
naukazu gertuko,
da nere lanik ez det
inoiz baztertuko,
harriz egiteko (e)re
naukazu gertuko,
da hori ez da inoiz
pipiak hartuko.
Euzkitze
Egia esan ez zaio
pipirik ageri,
baina ikaragarri ez
zait gustatu neri,
bistan nolatan utzi
hainbeste haragi?
Ezin zaio erakutsi
Aita Santuari.
Larrañaga
Apaiza daduzkagu
kontu nabarmenak,
da nere lanetikan
zeuden ondorenak,
baina esango dizut
gauzik okerrenak,
Kristok lehen e(g)in al zitun
hor milagro denak?