Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Mikel Mendizabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Mendizabal, Mikel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Loidisaletxe santua dugu eta Mendizabal santu hori garbitzen ari den neskazaharra.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Loidisaletxe II
Neskazaharra lanean
hasita hor dago,
bere jornal txikia(re)n
azpian esklabo,
baina ez balegoke
kasikan nahiago,
goraxoagoan askoz
hauts gehiago dago.
Mendizabal
Elizako lan honek
nekeak baditu,
ni nola ari naizen
santua begitu,
batetik kendu eta
beste(a)n korrejitu,
dena garbitu arte
ez zaitez mugitu.
Loidisaletxe II
Zelebrezkoa zan bai
zure erteera,
nola demontre zaizu
gaur hori atera?
Abiatu zera zu
batetik bestera,
ordu bete badezu
gerritikan behera.
Mendizabal
Justuan iristen naiz
santuen gerrira,
hortikan ezingo det
hautsik erretira,
pieza politak dauzka
ari naiz begira,
hezur ta mamizkoak
izango balira
Loidisaletxe II
Zu motxa izatea
neretzat galera,
momentu batez erten
zaitea kalera,
hau ez da inola (e)re
santu(are)n ibilera,
goia garbitutzeko
hartu eskailera.
Mendizabal
Eskailera hartzeko
hori da ordena,
apaizari eskatu
behar diot baimena,
hemen egin nahi nuke
nik ahal dala dena,
gerriz behera daukazu
hautsikan gehiena.
Loidisaletxe II
Neskazahar hau nerekin
txoratuta dago,
ni berriz honegatik
aspertua nago,
oraintxe dizuet nik
gauza bat esango,
gerriz beian zorririk
ez det, ez, izango.
Mendizabal
Ordu bete ari naiz
ekin eta ekin,
neke dexente daukat
jadanik nerekin,
eskailera botata
badakit zer egin,
hurrengo urtera arte
agur San Agustin!