Bertsos - View details To know more about this section
1962-12-30 Donostia [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"
1962-12-30 Donostia [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Auxen da gai polita
orain neregana
alboko lagunendik
etorri zaidana,
bertsoak bota bear
emen iru bana,
ortan esango nuke
nik naitasun dana
beste ze esanik ez ta
esanikan: ama.
Amak eman ziraden
lenengo bularra,
andik artua nuen
bertsotako indarra,
geroztik biotzera
datorkit su-garra,
egunsentia joan zan,
laiste illunabarra,
gero ta beerago
Uztapide zarra.
Ama oraindik ere
daukat nik goguan,
pena ez egotia
gaur nere onduan,
Jaungoikuak zerura
eraman zinduan,
laister izango zera
iya saminduan,
baña ni ere or nazu
laistertxo zeruan.