Bertsos - View details To know more about this section
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nere lagunak orai eman nau
frangotxo suyet iluna,
orai aiphatu behar dudala
hileta beztitzen duna,
horrekin bakan izaten baita
segur umore una
ala aixago pasa behar degu
al bada gaurko eguna.
Ofiziua hola du eta
behar zayo errespetu,
ogiaren irabazteko
bertze biderik ezpaitu,
guk ere noizbait beharko dugula
ortan badugu irrisku,
guri malura gerthatu eta
beztitzallea aberastu.
Gaizki erranik baldin badiot
ahal nau gaur barkatuko,
nere erranak ez ahal ditu
segur penarik artuko?
bainan hauxe diot bihotz-bihotzez
nik horri desiratuko,
Donostirat ethorri eta
ez ahal naiz behartuko!