Bertsos - View details   To know more about this section

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Performance
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Olaizola, Manuel "Uztapide"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure amagiarreba orain egun batzuek dirala il zan. Ta bizi zala, oso gaizki konpondu ziñan berarekin. Bart lotan oyean zaudela, agertu zaizu esanaz purgatorioan arkitzen dala ta mesedez beraren alde meza bat ateratzeko. Iru bertso.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ama maitea, ezin zindezke
neri eskatu geyago,
len asarrerik izan ez banu
nuen askozaz nayago,
len zerbait izan bagendu ere
oso damuturik nago,
nik ezer gaizki egin badizut
oso penaturik nago.

Alkar-izketa onik ein gabe
eman zenduen azkena,
baña geroztik biotzetikan
neri etzait juaten pena,
beste erremediorik ez dago,
nik au det gauzik obena:
gure Jainkuak eman dezala
pekatu orren barkamena.

Ez dedillela utsa biurtu
nik egin dedan ametsa,
nik zor guzia ordaindutzeko
orain egin det promesa,
nere amagiarreba maitia,
purgatoyuan entzun beza,
gauz orren faltan baldin badago
aterako diot meza.