Bertsos - View details   To know more about this section

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Performance
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur egunean Ameriketako toki batzuetan bazkalondoan ez dituzte emakumeak garbitzen platerak, gizasemeak baizikan. Iru bertso moda berri orren ganean.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amerikako modaren berri
badijua beriala,
an gizon batek egin lezake
emakumien itzala,
ez derizkiot ori danikan
Españiko iguala,
an esan leike gizonezkuak
emakumiak dirala.

Moda berriyak sumaturikan
dira Amerika ortan,
sinistu eziñik egon izan naiz
komeri oyek prankotan,
an emaztiak alperrak dira,
amarrak artian lotan,
alakuaren gizonezkuak
badu eiteko ainbat lan.

Ameriketan emakumiak
suertia dute orduan,
baldin bizitzen baldin badira
esan diraten moduan,
oitura danak berdin egiñik
ez daduzkagu munduan,
ori ola bada obeko degu
alde artara ez juan.