Bertsos - View details To know more about this section
1962-12-30 Donostia [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"
1962-12-30 Donostia [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Berriro ere zuek ontzat artu
gure bertso ta kantua,
pozgarri baitzait Irigoyenek
esaten didan kontua,
bear genduke guk zaindari bat,
au ez da gizon tontua,
zein aukeratuko ote det bada
nik guretzako santua?
Golpe batian gauzak ez dira
askotan jartzen buruan,
onek esaten ziradeneko
nik pentsatutzen neguan,
edozein ezin jarriko degu
bertsolarien moduan,
santuak nola egon bear duan
gero Jainkuan onduan.
Sortzen dituzte lagun zar auek
ez dakit zenbat naspilla
ni berriz orain au esan arte
ez nago oso trankilla,
neure aukera etorri zait ta
ni fina santuen billa,
nere partetik Pedro Maria
Otaño izan dedilla.