Bertsos - View details   To know more about this section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Performance
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Gorrotxategi, Jose Luis
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ire jaiotetxea sutan zegok.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni deadarka esnatu naute
gau erdi ontan auzuak,
izan e gurean etziraden
alako une gozuak;
pake santuan bizi giñan da
artu gaitu erasuak,
an ikasi nun euskeraz eta
lenbiziko errezuak,
ainbeste maite nuan kabia
azkenik erre du suak.

Aita ta ama antxen giñan gu
eta gañera bi anai,
familiako pake goxoan
bizitzen giñan nolanai;
etxeko orma ta abe zarrak
dirade danak orain sugai,
baserri ura maitatzen det nik,
kalean ez egon nere zai,
berri-berria bertan eingo det,
beste lekurik ez det nai.

Ez dakit sua biotz gabea
nolatan izan litekian,
ez gendun besterikan eskatzen,
antxe bizi nai pakian;
orain ez dago beste gauzarik
ango suan eta kian;
iraungo al det iltzen ez banaiz
biotzeko atakian,
azken arnasa eman nai nuke
ni jaio nintzan tokian.