Bertsos - View details To know more about this section
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
ltz au batera biurtzen zaigu
maitea eta poztasun,
bion artean igaro dogu
bizitzan ainbat laztasun;
zu izan zera, aita, neretzat
neke-alditan osasun,
nere sorrera, nere indarra,
gaiñera nere maitasun,
biok dakigu, aita, zuk zenbat
neretzat eman daustazun.
Zure laztanak, zure barrea
ta zure zigorrak baita,
danak dituzu biotz barnetik,
alaxe nauzu ni maita;
ta ni zuretzat seme egin naiz
jaungoikuak ala naita,
poza diroat zure izatea
egizko aitarena baita,
denen aurrean gaur milla esker,
bedeinkatzen zaitut, aita.
Urteak asko ditugu baña
gure adinen artean,
anai bezela bizi gaitezen
alkar degun bitartean;
zu neretzako guztia ziñan
nere umetza-partean,
orain zuretzat izan nai nuke
ez dakit zenbat urtean,
biok batera bizi izateko
zorion eta pakean,