Bertsos - View details   To know more about this section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Performance
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Anjel
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Biok atzo gauez neska berarekin dantzan egin dezute.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Manuel Sein "Xanpun"

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga:
Xanpun eta ni biok
ibiliak bero,
danak esan bearra
daukat onuzkero;
ezkonduak gu biak,
ez gaude soltero,
norbaitek igual au
etzuen espero,
geio're egin nun nik
dantzatu ta gero.

Xanpun:
Galde bortitza egin
derautak ik arin,
nik ere dantzatua
diat hantxet berdin;
tontokeritako guk
gaur sobera adin,
bañan dantzan hasi ta
hartzen da atsegin,
beso-txainda're ez da
kalte noizez behin.

Larrañaga:
Dantzatzeko ez giñan
egon gu zalantzan,
eranetik beteta
gu erdi balantzan;
umorea bagendun
dantzatzeko plazan,
aldrebes edo ongi
an jardunak dantzan,
bañan ondorengoa
ederragua zan.

Xanpun:
Txarkeria gogoan
jarri zira teman,
nik nai nuke auzia
bururat ereman;
zer komedi gaixtoak
ukan ditudan han,
harek eskuin behar ta
nik ezker nahian,
lanak zauden pontuak
zuzen ezin eman.

Larrañaga:
Nola ibili giñan
dadukat goguan,
da argatikan nago
ni esan asmuan:
zu bezela umorea
nik ere banuan,
dantzatzera bakarrik
Xanpun etzan juan,
nêkin ein zun tratua
ta akabo orduan.

Xanpun:
Bera ibilia da
han estekatua,
neskari lotu eta ez-
in espekatua;
aski hurbil ziñela
ezin ukatua,
ixtant guzian zuen
neri trukatua,
ez Xanpunen gain bota
zure bekatua.