Bertsos - View details   To know more about this section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Performance
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Arrantzaldia egin eta txalupa portura eldu danean, Enbeita, zure senarra falta da.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gogoratzen naiz ezteguetan
genduen maitasun-garra,
geroztik bizi bear genuen
eta lanaren bearra;
ontzia arraiz betea dator
falta nai detan bakarra,
bizi izateko laguntzat dedan
biotz erdiko senarra.

Zu ezin zera galdua izan,
zoazte nigandik, miñak,
zu ta ni gera mundu onetan
maitatutzeko egiñak;
baña alperrik, egia da ta,
ez-siñiste alegiñak,
nere senarra eldu ez bada
zertako ditut arraiñak?

Zoriontsuak benetan giñan
gu alkarren inguruan,
baña derrigor pentsatu bear
janaritako diruan;
nik bear nuen eta zertako,
Jauna, daustazu eruan?
Zure naia zan, ala dedilla,
bildu gaitzazu zeruan.