Bertsos - View details   To know more about this section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Performance
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Anjel
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zerbait gogorra pasatzen da: i aiz emen lapurra.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Manuel Sein "Xanpun"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga:
Nik aurretikan ere
banuen bildurra,
bañan laster nik eman
biaiot egurra;
nere kartera ederrak
egin du agurra,
laguna uste nin baña
i aiz lapurra.

Xanpun:
Gizon bat juiatzea
ez duk, ez, oin errez,
beldur nauk ez ote
aizen gaur aldrebes;
lapurrak bê burua
zaindu nai dik berez,
guk deitzen diau: Zozuak
belea ipurdi beltz.

Larrañaga:
Juzgua egitea
daukat nere esku,
batek ikusi zaitu ta
orain zaude estu;
seguru dakit kartera
zuk dezula ostu,
besterik ez du merezi:
esku biak moztu.

Xanpun:
Ez nabil hemen naski
nere ondu naizik,
ez daukat egin ona
zaindua gaur baizik;
ire buruari i
begira ta itzik,
moztekotan ireak
moztu hor lenbizik.

Larrañaga:
Ortik ondo bizitzen
badezu naiko lan,
ilusio txarra dago
Xanpunen ganbaran;
gaurtik aurrera zera
lapurraren faman,
baño diru askorik
ez dezu eraman.

Xanpun:
Gure arteko auzi
hoi ez hortan urra,
aspaldi nik banaukan
gauz hunen beldurra;
zuk zuzendu nai dezu
ba zure makurra,
ni inozenta naiz ta
hau dugu lapurra.