Bertsos - View details   To know more about this section

1995-11-01 Alegia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-11-01 Alegia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Sorozabal, Jokin
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Denboraldi bat etxetik kanpo pasa ondoren, itzuleran, etxeko ateari kanta 3 bertso.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-11-01 Alegia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pentsatzen nuen herrian inork
ni ez ninduela maite,
ta horregatik alde egin nuen
begi bistatik aparte.
Gaur itzultzeko artutakoan
horrenbeste borondate,
nik zer sorpresa hartua dedan
inork ere ez dakizute!
Denbora asko pasako nuen
atea aldatu bait dute.

Eta orduan piska piska bat
larritu naiz berehala,
konturatu naiz ate berriko
giltzarik ez daukadala.
Lehengo giltza zan nere mendeko
xumea eta leiala,
orain txirrina jo egin behar
kanpotar batek bezala
ta espero det barrukon batek
zabalduko al didala!

Gazteoi beti gure etxeko
giroa ez zaigu gustatzen,
horregatikan aldaketara
errez ohi gera prestatzen.
Etorri eta zein da harrera
hortaz ari naiz kezkatzen.
Nere denbora joanak joan dira
hasi nahi nuke askatzen,
barkamen eta erruki piskat
besterik ez det eskatzen.