Bertsos - View details To know more about this section
1995-11-26 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Iñaki Murua
1995-11-26 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Iñaki Murua
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Larrañaga:
Espeziala daukat
nere mutikoa,
baina ametsa ez du
bere neurrikoa.
Onena izan nahi det
hori betikoa,
guztietan aurrena
halajangoikoa!
Batzutan izanda're
ez al da nahikoa?
Murua:
Aita honek bota dit
beti betikoa,
eta bihotz erdia
a zer zimikoa!
Onena izan nahi dut
edo parekoa
ta horrekin daukazu
zuk kezka nahikoa,
lasai aita ni ez naiz
zure antzekoa.
Larrañaga:
Zuretzako banaiz ni
nahiko enbarazu,
baina behingoagatik
egidazu kasu.
Hobea zeradela
esanaz zatoz zu,
nik badakit gaur ez naiz
ezertan'e maisu;
hobea izanda're
kosta behar zaizu.
Murua:
Zuk ikusi dituzu
bizitzan senperrak,
tontoaren egunak
ez dira ederrak.
Nik aldatuko ditut
hemengo bazterrak,
zure etorkizuna
ta zure okerrak,
raza mejoratu da
amari eskerrak.
Larrañaga:
Pasa arazten dezu
horrenbeste trago,
baina ez det segiko
honetan gehiago.
Nere raza honekin
itxuraz akabo,
zu onena omen zera
esana lehenago,
baina hori oraindikan
ikusteko dago.
Murua:
Hara hemen bertan ere
azaldu indarra,
arrazoitan badaukat
sua eta garra.
Aita batentzat hori
ez da zoritxarra,
egin behar zenduke
pozetan negarra,
zeu hain gauza gutxi ta
hain seme azkarra.