Bertsos - View details   To know more about this section

1995-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Bernardo Azpillaga, Bixente Gorostidi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-04-28 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Bernardo
Gorostidi, Bixente
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
B.Gorostidi txori-ama zaitugu eta B. Azpillaga txorikumea. Gaur goizean kabitik aldegin du txorikumeak eta amak ilunabar aldera hor aurkitu du zauriturik sasi artean txioka. Hiruna bertso B. Gorostidi hasita.

Description

Melody
Ai gure antzinako
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Bernardo Azpillaga, Bixente Gorostidi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorostidi
Hegan hasi nahiean
goizez egin plana
eta saltatu egin da
semetxo laztana
gero ez da hurbildu
hegaz neregana,
sasitik oihu egin dit:
Ama, ama, ama!
Hurrengoan entzungo
dek nere esana.

Azpillaga
Orain artean ginan
gu biok sozio,
baina nik kabitikan
aidea desio.
Gaur goizean hegadan
irten naiz propio
orain sasian nago:
Txio eta txio.
Etorritzerikan ez
al zegon lentxio!

Gorostidi
Joatea bazegoen
ez diot ezetzik,
zertan aldendu zera
zu nere hitzetik?
Ama pasa erazi
holako trantzetik.
Arrautza azalak nahiz ta
zuk ia utzi hutsik,
hegadan eiteko oraindik
ez dezu arrautzik.

Azpillaga
Nere hegaldia du
honek ezereztu,
ama izanagatik
gauz hori berez du.
Ni txorikumea ta
hegarako prestu,
arrautzik ez dedala
nahiz hori sinistu,
nik ez daukat ez baina
amak ere ez du.

Gorostidi
Nik egin izan diat
arrautz pil galanta,
ez dudala esatea
besteik ez zen falta.
Ea konpontzen degun
gertatu den marka,
kabian jarriko det
orain zure hanka,
baina ikasi arte
gehiago ez salta.

Azpillaga
Txiki txikitatikan
naiz burua hausten
ta amak ez dit berriz
ia kabian eusten.
Egoteko garaiak
pasatu gintuzten,
zuk nola egiten dezun
egon naiz ikusten,
hasitakoan berriz
ez du erakusten.