Bertsos - View details   To know more about this section

1995-11-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jose Ramon Elortza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-11-19 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Elortza, Jose Ramon
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Uso puestoa kentzen ari den ehiztaria da eta inguruan dabilen txantxangorria. Loidisaletxe ehiztaria eta Elorza txantxangorria.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-11-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jose Ramon Elortza

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.R. Elorza
Ehize puesto horretan
zenbat gorabehera!
Urrian izan dezu
nahi aina aukera.
Bainan ibili zera
kaletik kalera,
bat bakarra bota ez
jetsi behar bera.
Ondora natorkizu
parre egitera.(bis)

Loidisaletxe
Puestoa kentzekoa
da nere jarrera,
hortik tiratzen nuen
leku okerrera.
Zu're azaldu zera
gaur leku txarrera,
argi etorri zaitez
zu nere aldera!
Edozer botako det
hemendik aurrera.(bis)

Olaso
Usoetan izan du
aukera zabala,
bainan Loidisaletxe
ehiztari makala.
Eskopeta hartuta
hortxe nolahala.
Txantxangorri gaisuai
ezarri nahi bala
ta gero esango du
ehiztaria dala!(bis)

Loidisaletxe
Ez dakit ez ote naun
gaur hasarratuko,
nerekin badabilki
makina bat truko.
Baina auzi hau hola
ez da geldituko!
Min emanten badiot
zerate lekuko,
kuku arrautzaik gehio
ez du berotuko.(bis)

Olaso
Alkarren berri lehen'e
badakigu bai guk,
ehizean kale eta
tabernetan zurrut.
Berriz ere diotsut:
hemen jai dezu zuk!
Eta ondo dakizu,
ez gaude musutruk.
Kartutxuak bildutzen
lagunduko dizut.

Loidisaletxe
Txantxangorriarekin
ezin konponduan
eta erabaki bat
hartu det orduan.
Ez daki honek zer susto
hartu behar duan!
Hurrengo urtean nahi det
neronen onduan,
orain disekatuta
reklamo moduan.