Bertsos - View details   To know more about this section

1995-05-13 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Xabier Sukia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-05-13 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolaris / Authors
Narbaiza, Juan Mari
Sukia, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aiton amonak zarete. X. Sukia amona eta J.M Narbaiza aitona. Seizientos zahar bat duzue etxean. Igande goizean mezetara joan nahian hasi zarete baina ezin duzue arrankatu. Amona hasarre bizian jarri da. Hiruna bertso Xabier hasita.

Description

Melody
Minberatu zaizkigu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-05-13 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Xabier Sukia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sukia
Berria erosteko
eman latigua,
hau ez degu kotxia
da tiobibua.
Baina zuk ez dezu nahi
gastatu dirua,
seguru izan dala
Jaunan gastigua.

Narbaiza
Guapo gertatua naiz
traje berriakin,
gero garajerako
bideari ekin.
Martxan jarri nahi eta
hainbeste ahalegin,
andrea ta kotxea
biak dauzkat berdin.

Sukia
Ez gera moldatutzen
hemen barrenian,
eliza joan gabe
biok azkenian.
Orain ez nauzu jarri
behar dan planian,
zu ere ez zaude ba
sasoi onenian.

Narbaiza
Gure seizientostxoa
zan elegantea,
hainbat alditan pozik
zabaldu atea.
Beste tatxarik ez du
o andre maitea!
Zu zeran bezelaxe
zaharra izatea.

Sukia
Arrankatu gabean
hementxe kolpetik,
ke mordoa aurretik
ta kea atzetik.
Bizikleta hartuta
aldegin behar det nik,
seizeintosa sar zazu
nahi dezun tokitik.

Narbaiza
Molestatu al zaitu
seizientosan kiak,
zure erritak dira
gaurkoz gehiegiak.
Neri kulpak botatzen
hauek komeriak!
Kanbiatuko ditut
andrea ta biak.