Bertsos - View details To know more about this section
1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irazu:
Baserritar hau dago
eroen moduan!
Lehengo ohitura zaharrik
ez dauka goguan.
Ta juiziorik ere
apenas buruan,
txerria noiz hiltzen da
etxean barruan? (bis)
Sorozabal:
Baserriko berririk
zuk bate're ez jakin...
txerriak hiltzen dira
gaur neguarekin.
Eta ez bronka bota
legeen aitzakin,
sirena itzali ta
odolkiak egin! (bis)
Irazu:
Aizu hasia nago
nahiko hasarretzen!
Odolkik egitea
nik ez det baztertzen.
Legez kanpo ari zera
txerria erretzen,
lehenbizi permisoa
eskatu behar zen!(bis)
Sorozabal:
Funtzionario hauek
polizi antzeko,
iskanbila etortzen
diren bakoitzeko.
Permisoa behar al da
txerria hiltzeko,
zuk ez al dezu behar
etxean sartzeko!(bis)
Irazu:
Apain etorri arren
erantzun itxusi,
ez didazu kritika
erosoa jausi.
Laguntzera etorrita,
erronka nagusi;
etxea erreko al zaizu
txerri eta guzi!(bis)
Sorozabal:
Honen ustez badet nik
arriskua pranko,
garoarekin sua
egin dedalako.
Isilik egon eta
porta zaitez bapo!
Belarri bat emango
dizut zuretzeko.(bis)