Bertsos - View details   To know more about this section

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-12-17 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Espazio-ontzi batean urte betez zoriontsu izan zaren astronauta zaitugu. Orain itzultzeko ordua heldu zaizu.

Description

Melody
Gregario edo laguntzaile naiz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hiru urtetan ibili nintzen
NASAkoekin tratuan,
espazioara bidali gero,
irten ere belakuan.
Bizitza zeinen polita eta
atsegina den kanpuan!
Espazio-ontzi halakuan,
a ze zorion bapuan!(bis)
Zalantza daukat orain zer egin
berriz itzultzerakuan.
Lurrera jetsi ostera orain
edo ilargira juan.(bis)

Bazan izarra, meteorito
eta bazegon auzia;
Jupiter ere, oso gertutik
pozikan det ikusia.
Pluton urruti geratu arren,
oaindik badauka bizia.
Barruan zer ikasia,
izango da notizia.(bis)
Igual aukeran hobe izango da
lurrerantz abiatzia
ta mundutarrei erakustea
nik jakin dedan guzia.(bis)

Urtebetean bizi izan det
oso zorion sakona,
baina burura etortzen zaizkit
attona eta amona.
Herrimina're ezin baztertu
horrek badu bere sona,
joan behar det guztiona;
izango delako ona.(bis)
Baina munduan egoera hori
noski ez delako broma,
lurrean sobran dauden guztiak
bidaliko ditut hona.(bis)