Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Astigarraga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-02 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Astigarraga, Xabi
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Dozena bat arrosa bidali dizute gaur etxera. Txarteltxoak honela dio: "Orain arte asko maite izan zaitut". Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Ligoi bizitza ez da izaten
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Astigarraga

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain bi urte sentitu nuen
maitasunaren ziztada
geroko muxu eta laztanek
eman zioten bultzada.
Hiru arrosa bidali eta
dena bota pikutara
ez nauzula maite jada
beraz eingo degu laga. (bis)
Nahiz maitasuna uler dezakeen
bakoitzak bere gisara
erotzeraino maite ez bada
erokeria hutsa da. (bis)

Bihotz barruan badut zelda bat
zuretzat egin nuena
garai batean bere barruan
bete zenuen kondena.
Orain zeldatik ihesi zoaz
nere mina, nere pena
bihotz hutsa daukatena
berriz beteko ez dena. (bis)
Zaila da baina azaldu nahi dut
niretzat izan zarena:
maitasunean josi daitekeen
soinekorik ederrena.

Ni saiatu naiz ondo betetzen
mutil zintzoan jarduna
baina gutun hau ta hiru arrosa
hori al da erantzuna?
Zulo beltzera ihesi doa
maitearen oihartzuna
nere kopeta iluna
ez dauka bihotz biguna. (bis)
Lehen maitea izan naiz baina
orain bihurtu laguna
maitasuna jan ohi du denborak
ta denborak maitasuna. (bis)