Bertsos - View details To know more about this section
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Epela baina erdi umela
nere maindire zuria
eskabadora bat hartu eta
ze langintza urduria!
Presa bat egin behar zutela
ondoren ze komeria!
Zenbat protesta ta zenbat buila...
ez ote zan zilegia
Nik haiek denak suntsitu nitun
latza izan da neria!
Orain malkotan nago amets gaizto
ilunean eroria
diruagatik hondatu baitet
herri baten historia.
Gobernu batek erabaki ta
gero berez datorrela
desagertzeko ordena eman
ezin omen zan bestela
urtegi haundi bat Nafarrorako
oso premizkoa zela
agindu eta kunplitu nuen
firmatu nere eskela
lo egin ezinik ohe barruan
postura hontan nagoela
hango lagunei esan nahi diet
erdi penetan bezela
neure lekuan egon baziran
berdina egingo zutela.
Batzuentzako eundoko obra
sekulako marabila
besteentzako urte askotan
kabi ta etxe isila
dana behera neronek bota
orain aurpegi zurbila
egindakoaz damu naiz baino
orain alperrik mutila.
Honta ezkero ez haiz hasiko
konponbidearen bila
ez det desio aberirikan
ez nuke nahi jende hila
baina espero det betetakoan
dena lehertu dedila.