Bertsos - View details   To know more about this section

2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia, Felix Zubia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-10-26 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Goikoetxea, Irati
Bertsolaris / Authors
Zubeldia, Iker
Zubia, Felix
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ehiztari lagunak zarete zuek. Zuk, Felix, deskuidoan tiro egin eta Iker zure laguna zauritu duzu.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia, Felix Zubia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Zubia:
Atzo parranda egin nun eta
nago pixka bat nahastua
dardarrarekin katu aldera
aldegina zait eskua.
Guardaren bat etortzen bada
nolako une estua!
Aizazu Iker ez zera izango
espezie babestua?

I. Zubeldia:
Munduan ez da asko ikusten
holako espezie mota.
Lagun gauza bat esango dizut
ni erre samar nago-ta:
katxondeoan zaude gainera
ni bizkarren tiroz jota
kalera junda esan ez dezan
ezer ez duela bota.

F. Zubia:
Egia da bai ez da edonor
alboan dedan tipoa
adar ta guzti jarri ezkero
pieza kategorikoa.
Igual beste bat botako dizut
gero ala Jaungoikoa!
Tiro bakarra ez da izaten
basurdeantzat nahikoa.

I. Zubeldia:
Felix laguna beti izan da
miope samarra berez
gizonak noski jo egiten ditu
ta usoak berriz nekez.
Eskupetea hustua dezu
nerea oraindikan ez
hiru kartutxo badauzkat eta
lagun argi ibil zaitez!

F. Zubia:
Penarik ez det sentitzen eta
zertarako hiru malko?
Egia esan dedan dardaraz
ezin usorik behintzat jo.
Ehiztari batek ehizatua zer
izatea gerorako
pieza batek zer sentitzen duen
jakizu hurrengorako.

I. Zubeldia:
Ta piezak zer sentitzen duen
zuri esker oain badakit
alde batera utzi nahi ditut
hitz alperrak ta aitzakik.
Nere burura idea on bat
etorria da oraindik:
kulpa haundinak neronek dauzkat
zurekin jartzeagatik.