Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jose Luis Urdangarin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-01 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Urdangarin, Jose Luis
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek neska-mutilak zarete. Urdangarinek, haurdun dagoela-eta, Agini, mutil lagun ohiari deitu dio aitatasun frogak egin ditzan eskatuz.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jose Luis Urdangarin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Rezola:
Ni naizen edo ez ote naizen
egin behar al det aipa?
Hainbat denboraz ibili zinan
neskatxa neri jarraika.
Zure umea zuk berdin-berdin
egin behar dezu maita
baino ni al naiz zure umeantzat
desio zenukeen aita?

J.L. Urdangarin:
Aizazu Agin elkarren ondun
pasatua degu jaia
baina une gozo hoiei iritsi
egin zitzaien amaia.
Esan zenidan: "Nik betirako
maitatzea det nik nahia"
horra, heldu da maitasun hori
erakusteko garaia.

A. Rezola:
Nahiz itxi nizun biok bizitza
bat egiteko atea
zure umea izan liteke
neretzat ere kaltea;
nahiz nik zaitudan nahiz beste era
batean oso maitea
zuk nahi al dezu maite zaitudan
medikuek esatea?

J.L. Urdangarin:
Esan dizudan motibo hauxe
dirudienez asko da
barkatu baina zure ondotik
ez naiz joango inora.
Zure ondoan nahiz ta ibili
ohe kontutan gustora
erakuts zazu zerbait zerala
gerri aldetikan gora.

A. Rezola:
Bizitza guztiz alda lezake
adin hontan ume batek.
Aitatasuna frogatu nahian
proba egin nahi dit honek
haurra izatean erabakia
ezin det hartu neronek
eta umea nerea bada
nik neuk ere maiteko det.

J.L. Urdangarin:
Familia bat sortzeko ideia
nonbait ez zaizu gustatzen
baina hasi naiz nire kontura
famili hori prestatzen.
Zure ondotik joango gera
ez bazaitugu kezkatzen.
Zure iguala ez izatea
besterik ez det eskatzen.