Bertsos - View details To know more about this section
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre
Bertsoa entzun |
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre
Stanza name:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Begiratuta gaur bistan dago
emakume bat naizena
baina lehenago zakil bat nuen
nere praketan barrena.
Futbolerako traketsa nintzen
eta korrika herrena
muñekak zaintzen adierazten nun
nere amatasun sena.
Nola onartu nere guraso
ta gizartean problema?
Ez ikusia ta ez onartua
egiten nuen aurrena.
Operatzeko pausoa nahiz ta
izandu dedan azkena
nere burua ikustea da
aldaketa haundiena.
Teorian da erreza baina
garestia da praktikan
milioi mordoa gastatu baitet
ebakuntzan ta botikan;
ispiluari esaten diot
ez da izan alperrikan.
Bizarrik ez dut ta muskuluak
findu zaizkit azkenikan
oso gustora erreparatzen
det ezpain eta tititan
lehengo itxura soilik mantentzen
det ile eta begitan.
"Jo, zenbateko kontraesana!"
Pentsatzen det nik sarritan
ez naiz lehengoa ta aldiz orain
bai, orain ni naiz egitan.
Ebakuntzatik aldatu ditut
nere izen ta abizen
lanetik joan ta beste herri
batean jarri bizitzen
lehengo lagunak gaizki esaka
baitzirelako aritzen
nere aldaketa nik onartu dut
ta ez dute entenditzen.
Gorputz honekin gustora nago
berdin argal edo gizen
ezer faltako ez zaidanikan
ere ez zait iruditzen
baina barruan arantz txiki bat
oraindikan zait gelditzen
ai nere amak jakingo balu
ni zeinen ederra naizen?