Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-02 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Arkaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Dozena bat arrosa bidali dizute gaur etxera. Txarteltxoak honela dio: "Orain arte asko maite izan zaitut". Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehenik aurrera egin urratsa
ta bapatean sartu arratsa
bat behar eta ene maitea
hau da opari narratsa! (bis)
Izan ote da hau txantxa
edo bestela bengantza
dena bukatu da antza
ezertarako ez da geratu
ezertan dut esperantza
sorta honetan iritsi baita
lore adina arantza. (bis)

Jarraitzea zen nere erronka
baina itxuraz dena dut kontra
hemen bukatu behar ote du
hau al da gure porrota? (bis)
Biok joan gera pausoka
hainbeste maitasun mota
ta puskatu duzu soka
ene maitea holako kolpe
jasan ezina zuk jota
orain ez dakit txarroan sartu
edo leihotikan bota. (bis)

Harreman honek zun balorea
maitasuna zen, zen amorea
baina itxuraz denborarekin
galdu duzu adorea. (bis)
Larrosa eta morea
sorta honen kolorea
alperrikan da ordea
zuretzat ez dut bat'e lorerik
barruan zauzkat gordea
ta inoiz ez da zimelduko ez
oroimenaren lorea. (bis)