Bertsos - View details   To know more about this section

2007-09-22 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-09-22 Orio Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Lore sorta eder batekin zoaz etxera. Atera iritsi, eta giltza ez da sarrailan sartzen.

Description

Melody
Abokatuak deitu berri dit
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-09-22 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Diru pixka bat gastatu eta
larrosa hauek erosten
nere etxera urduri nator
azkazal guztiak hausten;
nere hanka ta nere eskuek
a ze dardarak dituzten!
Aterik ere ezin zabaldu
hau jada ez det sinesten.
Nahiz atearen aurrean nagon
burnizko giltzari eusten
atzo gaueko haserraldia
besterik ez det ikusten. (bis)

Nere andrea da mundu hontan
gehiena maite detena;
sentimenduak azaltzen beti
izan naiz nahiko kirtena.
Atzo lanean nagusiakin
eduki nuen problema
eta andreak han jasan zuen
nere minaren kondena;
orain galdera bakarra daukat
nere buruan barrena:
giltza edo ni benetan zer den
sartu behar ez duena. (bis)

Nahiz eta ustez etorri naizen
nere etxera, kabira
orain zerraila jada ez dago
atzo zegoen neurrira;
buelta ematea degu onena
komeni dena hori da;
hostoa galtzen duten loreei
jarri natzaie begira
ta azkenean nere egia
onartu behar det tira
nere eskutan dauden loreak
ximeldu egiten dira. (bis)