Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Josu Oiartzabal "Xamoa"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-21 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Barandiaran, Aitzol
Oiartzabal, Josu "Xamoa"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen bikotekideek etxean lan kontuez hitz egiteko ohitura dute. Zuk, Josu, arretaz entzuten diozu. Zuk, Aitzol, ez duzu laneko konturik entzun nahi.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Josu Oiartzabal "Xamoa"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Oiartzabal: Egun osoan izaten degu
oso aukera murritza
elkarrekiko maitasunean
trukatzeko gure hitza.
Berak erantzun laneko berri
galdetuz "Nola zabiltza?"
elkarrizketan oinarriturik
baitago elkar bizitza.

A. Barandiaran: Egun osoa laneko kontuz
nere andere apala;
nik ere sarri behar izaten det
norbaitek entzun nazala.
Egun osoa aritu ohi zait
ttikili eta ttakala;
buruaz baietz egiten diot
ulertu banu bezala.

J. Oiartzabal: Barkatu baina zure jarrera
behar zenduke zuzendu
bestela zuen maitasun hori
laister bailiteke zendu.
Ai zer mesede lukeen andreak
zerbait entzungo bazendu!
Konpondu igual ez du konpontzen
baino asko laguntzen du.

A. Barandiaran: Lagundu egin nahi diot baina
ezin haria segitu;
elkar bizitza atzemateko
formula ez det aurkitu.
Sarri fama guk txarra daukagu
baino det nahiko meritu:
hitz egin nahi diodan garaian
belarriak ixten ditu.

J. Oiartzabal: Ez dakit zer dan gertatzen dena
zuen bion maitasunean
baina pentsatu ta aprobetxa
dezun aukera xumean;
iraganari paso eman ta
pentsa etorkizunean
berak bestela paso egingo du
zuk behar dezun unean.

A. Barandiaran: Beraz behingoan ulertu dezu
nere kopeta iluna;
nere bizitik bota behar det
lehen nuena kuttuna;
nere ondotik urrun dakusat
andrean etorkizuna
noizbat bereizten jakin ezean
lana eta maitasuna.