Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-06 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Esoain, Iker Osa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-06 Errenteria Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Esoain, Ibai
Osa, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Unibertsitatera joan zarete matrikulatzera. Ikasgaiak aukeratzeko orduan, zuk, Iker, gaur egungo bertsolaritza hautatu duzu. Zuk, Ibai, bertsolari klasikoak.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-06 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Esoain, Iker Osa

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Osa: Nahiz ez diodan egin
hainbat amenazu
bada ez bada ondo
aukera ezazu;
lehengo bertsolaritza
zertan zabiltza zu?
Alde earra Iriondo
edo Elizasu. (bis)

I. Esoain: Elizasu guapoa
diote horrela
baina ez daukate lehen
zeukaten kordela;
uste det klasikoa
askoz hobe dela
nundik ikasi dute
gaurkoek bestela? (bis)

I. Osa: Baina klasiko hori
dana oroitzapena
egungoa ez al da
ikasi behar dena?
Ezagutzen al dezu
hernaniar zezena?
Aurten gipuzkoakoa
jantziko duena. (bis)

I. Esoain: Gaurkoa ta gaurkoa
a ze erraminta!
Ez dezu nahi itxuraz
asko ikasi ta...
Hernaniko zezena
zabiltza nahasita
han bat ezagutzen det
ta hura Txirrita. (bis)

I. Osa: Baina lehengorik ez det
ahaztuko sikira
Txirritak sortu ohi du
hainbeste kupira.
Txapelketan sortu nahi
dutenek diztira
entrenatu ohi dira
Egañai begira. (bis)

I. Esoain: Gaurko bertsolaritza
aztertzera noa:
ez da lehengoa bezain
jatorra, sanoa
haundin, txikin, kartzela
denetara doa
bazpa're hobe izan
klasikomanoa. (bis)