Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Iñigo Izagirre

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-21 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Barandiaran, Aitzol
Izagirre, Iñigo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Iñigo aitaginarreba gonbidatu zenuten atzo afaltzera. Ondoezak jota, gauean erietxean ingresatu behar izan dute. Bixitan etorri zatzaizkio ospitalera, Aitzol.

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Iñigo Izagirre

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Barandiaran: Beti ibiltzen gera
biok eztabaidan;
horrexegatik ganbak
jarri nitun mahaian.
Gaur barkazio eske
zugana iladan:
alergika zinela
ahaztu zitzaidan.

I. Izagirre: Gazte hauekin behar
da pazientzia;
atzo ganbak jarrita
ze elegantzia!
Elkarrekin dihoaz
urtebetez ia;
azkar kobratu nahi du
bere herentzia.

A. Barandiaran: Marisko eta guzti
horrexetarako
ospitalera nator
aitortu beharko
lore-sorta ta guzti
txukun bapo-bapo
RIP ipintzen du baina
ez da zuretzako.

I. Izagirre: Beraz kanposantuan
nonbait ibili da
atzo akatu zenan
tunbari begira;
RIP ipintzen du baina
onartzen dut tira;
beldur gehio neukake
gailetak balira.

A. Barandiaran: Ilusioz beteta
pasa hainbat ordu
familia beltzean
jantzita gatoz gu;
bizirik irauteko
honek zenbat modu?
Kauen! Hurrengo baten
izan beharko du!

I. Izagirre: Alabai esan nion
"Seguru al zera?
Neri ez zait gustatzen
tipo horren tankera;
atzo afaiak tristia
zunez amaiera
sendatzen naizenian
etorri gurera".