Bertsos - View details To know more about this section
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
Stanza name:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Irazu: Nik aita daramat bertan
zu semearekin bueltan;
alde ederra soma liteke
bien gurpiletan.
Ikusten da egietan
keinu bana begietan;
hara hementxe gure bizitza
fase guztietan! (bis)
B. Gaztelumendi: Metafora ederrena
ikusten degu gardena
biok bizitza arnastuz goaz
parkean barrena;
berdin-berdin da izena
aulki edo kotxearena
gurpilan bueltan jarraitzea da
ajola duena. (bis)
J.M. Irazu: Zaila da hori berdintzen
ez zaio asko gelditzen;
"Kurpilak segi baina noiz arte?"
galdetzen det maizen.
Zu ongi semea zaintzen
ni ere ibili nintzen
baino aita zaintzen ez dira beti
semeak ibiltzen. (bis)
B. Gaztelumendi: Hizketan ideiaz lepo
eta begira parkeko
zuhaitzak daude biluzik, lurra
alfonbra antzeko;
aukera degu konpleto
hostoetan ikusteko
zaharrek erori behar dutela
berriak sortzeko. (bis)
J.M. Irazu: Bizitzaren parabola
ezin aldatu inola;
zuk borobildu duzu guztia
beti dariola;
semea bertan dagola
ipini eskutan hola.
Seguru nago muxu haundi bat
eman nahi diola. (bis)
B. Gaztelumendi: Bi eskuak kotxetxora
haurtxoa bere altzora
muxua eman nahiko balio
emango dio ba!
Sentitu dadin gustora
gelditu dadin denbora
gonbidatuta zaudete biok
bere bataiora. (bis)