Bertsos - View details To know more about this section
2007-10-27 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Hodei Iruretagoiena Albizu, Iker Zubeldia
2007-10-27 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Hodei Iruretagoiena Albizu, Iker Zubeldia
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zubeldia: Gau guztia pasa det
aurrera ta atzea;
hau da lo hartu eza
denbora galtzea!
Martilo hidraulikokin
isiltze ez bazea
nahi al'tzu egin dezun
zuloan sartzea? (bis)
H. Iruretagoiena: Noski atzo irtengo
zinan parrandara;
gaurko gazte hauekin
ezer ezin jada.
Baina aholku on bat
badaukat nik hara:
iltzeantzat onena
dela mailukada. (bis)
I. Zubeldia: Ez al zaizu tokatzen
eskonbrok biltzea?
Ez al zaizu tokatzen
lasai gelditzea?
Zer zera igeltseroa?
Zer zera printzea?
Aldea egon leike
iltzetik hiltzea. (bis)
H. Iruretagoiena: Mehatxuka hasita
bota nabarmena...
Barkatu ez nekien
zu lotan zeundena.
Gauez egiten du lan
da izan leikena.
Barkatu hemen zu zera
normala ez dena. (bis)
I. Zubeldia: Ohe barruan danak
mila elegentzi...
Sartu zaitez ondoan
erropak erantzi;
igual eingo dizkizut
hiru-lau igurtzi
baina hori bai mailua
behintzat kanpon utzi. (bis)
H. Iruretagoiena: Nahiz ta jarri didazun
nahiko konpromezu
ai ohea oain ze ondo
ta ez nago kexu
baina susto galantak
hartzeko zaude zu
nere beste mailua
ikusten badezu. (bis)