Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Bixente Gorostidi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-12 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Gorostidi, Bixente
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Alderdi ezberdinetako bi politiko zarete. Gaur hausnarketa eguna denez, Jaizkibel gainean topo egin duzue txanpain botila banarekin. Koplatan, launa kopla.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Bixente Gorostidi


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


GOROSTIDI:
Gaur gogoeta egin ondoren
praile zintzoen antzeko,
biharko egunaren zain nago
botila hau zabaltzeko.

U.AGIRRE:
Neronek ere orain badaukat
txanpain pixkaten demanda,
baina tragotik hustu behar det
zuri buruan emanda.

GOROSTIDI:
Ospatzekoa biok degu ta
alperrik ez bota horrela,
nik garaipena ospatuko det
ta zuk bizirik zaudela.

U.AGIRRE:
Mayor Oreja zerorrek ere
jarri zaidazu arreta,
Bilboko urik ez zazu edan
PNVkoa da eta.

GOROSTIDI:
PNVkotik edaten degu
lehenago ere ugari,
zurea ere emango diot
eskolta bikoteari.

U.AGIRRE:
Orain ez dakit honek zer duen
zoriona edo pena,
txanpaina baitu gaur El Gaitero,
Eroskiko merkeena.

GOROSTIDI:
Baina hortik edango degu guk
bihar gauen ugari
eta zuk esan behar didazu
"mila zorion lehendakari".

U.AGIRRE:
Baina laguna ez det pentsatzen
orain nik zure antzeko,
bihar txanpaina edango dezu
baina penak ahaztutzeko.