Bertsos - View details To know more about this section
2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre
2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Beltz hauek ziren etorkizunik
gabeko lurrean jaio,
lan eske etorri zitzaizkidan bart
makina ume karraio.
Bertako gizon gehienak baino
askoz ere ditut nahio.
Azala beltza omen daukate
hala ere zer arraio!
Langileari zer balio dun
eskutan igertzen zaio (bis)
Hauek ez dute gihar zaildurik
edo ta tripa gizena,
baino badute amorrua ta
izerditzeko`re sena.
Beraz hartu det erabaki bat
zuhurra eta zuzena.
Hauen kontura bizitzeko nik
badaukat itxaropena,
enpresariai komeni zaio
lanerako bizi dena. (bis)
Neri berdin zait beltza, zuria
hemengo edota hango.
Gauza bakarra eskatzen diet
"Nagusiari ez ein tongo".
Razista gisa nahiz ta ez naizen
sentitu izan egundo.
Hasieratik esan nien nik
oso garbi eta ondo
"Kontraturikan ere ez dezute
nigandik inoiz izango" (bis)