Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-23 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Gorostidi, Bixente
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zahar-etxe bateko langilea zara. Egunean zehar, hainbat aiton-amona ikusten dituzu egoera desberdinetan. Oharkabean, zeure zahartzaroa imajinatzen hasi zara. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ze tristea den urtetan zehar
zahartzaroan murgiltzea!
Ze tristea den laguntzik gabe
ezin lortu ibiltzea!
Gure lana da agure hauen
pena denak arintzea,
baino ez nuke zahartzaroan
nahi jasan hauen trantzea,
ze tristea dan maite ez zaituzten
etxe batean hiltzea! (bis)

Batzuk burua izaten dute
nahastuta ta aldrebes,
nere estera senarrangana
eraman nazu mesedez;
beste zenbaitek Lurdeseraino
joan nahi luke erromes,
denen ametsei lepoak mozten
ni sentitzen naiz Herodes,
ahal degun dena egiten degu
behar dan guztia, ordea, ez. (bis)

Mundu honetan inor ez dago
zoritxarrean betiko,
bizitza bat da bakoitzarentzat
ta bakoitzaren neurriko;
hemen zahar bat gure artetik
joaten zaigun aldiko,
haren azkena ez det izaten
atsegin eta begiko;
ahal baldin bada zahar-etxe baten
zahartuta ez naiz ez ni hilko. (bis)