Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-18 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Authors
Jimenez, Alfonso
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Istripu handi baten ondorioz, kurpildun aulki batean zaude. Kostata, baina gainditu duzu trauma. Gai zara bizitzari aurrez aurre begiratzeko.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kotxe istripua eduki nuen
lanbateko gau eroan,
orduan haundi nitzela uste
nuen nik hango giroan.
Gero aulkian "ez naiz irtengo"
entzun zen nere ahoan,
une larriak oraindik ere
dauzkat nik nere gogoan;
orain badakit haundi sentitzen
nahiz ta hemen beheran joan. (bis)

Aulkitxo hontan noski joaten naiz
sarri oso urrutira,
nere biziak berriro badu
lehenago zuen dizdira.
Ilusioa nere burutik
inoiz ezin erretira,
eta begira zaudetenak gaur
arren nitaz ez kupida,
nahiz eta hankak elbarri izan
bihotza martxan ari da. (bis)

Urte erdia eritetxean
zenbat malko, zenbat pena!
Zer gertatu zen asumitzea
izan genuen hurrena;
noski badakit nere kaltea
izan dela nabarmena.
Hala ta guztiz borrokatzea
dugu gaur bide onena
eta oraindik nik ez det galdu
ibiltzeko itxaropena. (bis)