Bertsos - View details To know more about this section
2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Josu Oiartzabal "Xamoa"
2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Josu Oiartzabal "Xamoa"
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bete nahi nuke ahal dan ondoen
nere erantzukizuna,
sarri holako jendeak baitu
beltz bere etorkizuna.
Hamar etorkin, hiru espainol,
dozena erdi euskalduna
Lana beidatu ta zein alde den
hain da gauza ezaguna.
Nei kolorea bost ajola zait
emaitza balioduna.
Kolorea beltz izanagatik
sentimentutan apala,
"zer egin behar da?" galdetuaz
etorri ta berehala;
lanean txintxo umil ai dira
zakur otsanak bezala,
neronek ere jarraitu nahi det
behintzat esan diet hala.
Ezagun zaie larre motxean
hazitakoak dirala.
Ehuneko ehuna izandu degu
aurtengoan etekina,
estimatzen det bihotz bihotzez
egin duten ahalegina.
Geure herria aurrera joaten
izan dute eragina
eta neronek hartu nezake
orain pozikan haundina;
kapaza banaiz arindutzeko
heuren herriko ezina.