Bertsos - View details To know more about this section
2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Nikolas Zendoia
2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Nikolas Zendoia
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. EIZAGIRRE:
Umezurtztegiari
egina abisu,
azkenik etorri da
begi urdin, mukizu.
Ni gustora nago ta
zu gaurkoan izu;
ez nuen hau espero,
Zendoia adizu:
gizartean konpleju
berak al dituzu? (bis)
ZENDOIA:
Sexu berdinekoak
hauxe da aurrena,
baina zerbaiten falta
genduen hurrena
eta haurraren bila
hirian barrena.
Estuasun da kezkaz
dadukat barrena,
egina ote degun
gauzik errezena? (bis)
E. EIZAGIRRE:
Zerbait entzunaz hasi
ta hau entzun beharra!
Gure borroka izanda
gaurkoz latz samarra;
badakit, gizona naiz
ta zu ere arra,
baina ume txikiak
duenean negarra,
maitasuna eskatzen du
eta ez bularra. (bis)
ZENDOIA:
Gugandik du maitasun,
gugandik epela,
uste det hortan oso
zuzena zaudela,
bainan jakin lehen bezain
aske ez gaudela,
egunezko nekeak
loa behar duela;
nork aldatuko dio
gauean pardela? (bis)
E. EIZAGIRRE:
Pardela aldatzeko
joango naiz haruntz,
biberoia emanaz
inoiz ez egin huts,
baina zergatik zaude
gaur hontan zaputz?
Hartutako semea
ez dezagula utz;
zenbat ume ote daude
amakin umezurtz? (bis)
ZENDOIA:
Gu bikotea hutsik
geunden nahiko grabe,
ez ondoriorikan
eta ez zutabe;
billa joanak ginan
urruti halare
eta orain berakin
kezkatiak gaude;
hazi beharko degu
amarikan gabe. (bis)