Bertsos - View details To know more about this section
2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Josu Oiartzabal "Xamoa"
2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Josu Oiartzabal "Xamoa"
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. EIZAGIRRE
Nahiz eta hain goxoa
eduki azala,
horri beste askotxok
eiten dio itzala;
nik nahio det harreman
xuxen ta formala
lokartzean ametsa
baitet printzipala
esnatzean ondoan
eukiko dedala (bis)
OIARTZABAL
Nire ideia azaldu
behar det kantuan,
oso ideia polita
baitaukat kaskuan
bete nahi nukeana
ta urte askuan;
arrazoia eduki
ezazu kontuan:
aukeratu nahi nuke
probatutakuan . (bis)
E. EIZAGIRRE
Nik ere probatu det
ez da esan beharrik,
baina jada ba det bat
bereiztu xamarrik.
Eta zuk denentzako
badezu indarrik.
Uste det gaur zaudela
zu alper alperrik
neska guztiekin ta
zu beti bakarrik. (bis)
OIARTZABAL
Mundu honek baditu
hamaika kolore
denak probatutzeko
det hainbat balore.
Munduan ibiltzeko
dotore-dotore,
beste aukera bat guk
egin behar gure
lehenbizikoak hutsik
egiten badu`re. (bis)
E. EIZAGIRRE
Arrazoia bota du
halakoren baten,
maitasun asko gaizki
omen zaizu irten;
noski hori ez degu
sekula jakiten.
Baina nire amatxok
hau zidan esaten:
bihotzai beidatzeko
ez dula hutsegiten (bis)
OIARTZABAL
Gauzak askotan irten
daitezke aldrebes.,
horren berri jakingo
bagenduke aurrez!.
Nik munduan jokatu
dezaket oso errez.
Zu bakarrarekin ta
uste det aldrebes...
Bakar ustean zabiltz
ta hura ondo ez.