Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Zuhaitz Lizarralde

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-23 Pasaia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Albistur, Aitor
Lizarralde, Zuhaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Pisu berean elkarrekin bizi zareten bi gazte zarete. Zuhaitz Lizarraldek etxeari egunero garbitu bat eman nahi izaten dio. Aitor Albisturrek hilean behingo ikutua nahikoa dela uste du.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Zuhaitz Lizarralde

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


LIZARRALDE:
Etxea sarri garbi dezazun,
makina txoko baditu...
Ez zazu pentsa garbitze horrrek
duenik hainbat meritu.
Baina mesedez modu honetan
az ezazula jarraitu,
edo bestela luzaro gabe
zikinak jan behar zaitu.

ALBISTUR:
Ze zikin eta ze mila kristo
hori arrazoi ustela.
Zuk badakizu bi mila ta bat
urtean hortxe gaudela
Beti gabiltza berdintasuna
badela eta ez dela.
Hilerokoa izan nahi nuke
emakumeek bezela.

LIZARRALDE:
Egia da bai, txukundu gabe
luzaro zera egona.
Nik eskobakin eta zu, berriz,
horretxen kontura broma.
Amak sarritan esan izan dit
txukuntasuna dela ona.
Nire ustetan horrelakoek
sailkatzen dute pertsona.

ALBISTUR:
Honuntza zatoz zure amaren
aipamena eta guzi,
baina ez zaiozu gure pisua
inola ere erakutsi.
Zikina dago baina halare
ez dago horren itsusi;
itsu herrian begi bakarra
izaten baita nagusi.

LIZARRALDE:
Hara laguna esanen dizut
beti bezela modu onez:
Ez da normala gela eduki
dezazun horren aldrebes
Beraz, hartua dezun jarrera
alda ezazu mesedez,
edo jendeak pentsatuko du
zikina zerala berez.

ALBISTUR:
Ni zikina naiz, zikina naiz ni
zeinen egi nabarmenak,
baina laguna baztertu itzazu
zure barrenetik penak.
Fijatu zaitez nik sobran ditut
indarrak eta kemenak.
Munduan ere ondoen daude
zerririkan haundienak.