Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aritz Aranburu

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-12 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Aranburu, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Senar-emazteak zarete. Semea hil berri zaizue. Aritz aitak semearen logela hura hil zen egunean bezala utzi nahi du. Unai amak, berriz, aldatu egin nahi du.

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aritz Aranburu

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ARANBURU:
Seme txikia guri hil zitzaigun
kamioitxo batek jota
ta orduz geroz aita ta ama
gabiltz penetan itota.
Gela hori hola utzi ezazu
ama ez bazaizu inporta,
juanagatik oraindik ere
gure artian dago-ta.

U.AGIRRE:
Gauzak ahaztea askoz hobe da
mazuak hala jotzean,
kamioi batek gure semea
eraman du hotz-hotzean
eta logela aldatu nahi det,
nahiz min hartu bihotzean,
bere aurpegia ikusten baitet
sartzen naizen bakoitzean.

ARANBURU:
Itxi nahi dezu bere logela
zerraila batez itxita,
oroitzapenak zugana datoz
argazkiak ikusita;
bainan ez zazu ezer aldatu
nere poza ipinita,
nik negar hantxe egiten baitet
bere ohean exerita.

U.AGIRRE:
Negar eginda gera zintezke
egun bakarrean lasai,
baina bizitza ezin da pasa
beti oroimenekin hor blai;
seme gehiago badituzu ta
hoiek ez ahaztu nolanahi,
gure txikina joan da baina
bizitzak aurrera darrai.

ARANBURU:
Bizitza hau're oso polita
baina barrutik ustela,
etorkizuna ipini zaigu
gordina eta krudela:
baina amatxo, dagon bezela
utzi behar zenduke gela,
penaren penaz neroni igual
hil egingo naiz bestela.

U.AGIRRE:
Hola uzteko esaten ai zait
erregu eta erregu,
Baina penatan ez det bizi nahi
nik udara eta negu;
gazteak gera eta oraindik
oso sasoiko gaude gu,
beste seme bat ekar dezagun
ta bertan jarriko degu.