Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Joanito Mitxelena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-16 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Authors
Eizagirre, Estitxu
Mitxelena, Joanito
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek ez zerate bat etortzen. Zuk, Estitxu, uste duzu azkenaldian bertsolari gehiegi dagoela. Juanitok, ordea, zenbat eta bertsolari gehiago orduan eta hobea dela uste du.

Description

Melody
Anai-arrebak hementxe nator
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Joanito Mitxelena

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. EIZAGIRRE:
Bertsolai uste gehiegi dago
ez naiz aspertzen esaten.
Nahiago nuke retiratuko
balira halakon baten,
adibiderik garbin-garbina
ikus genezake aurten:
umeak kantun hasi dira ta (bis)
zaharrak ez zerate juaten.

MITXELENA:
Afizioko gaztetxo asko
dago garbi esateko,
ta ez det uste hori degunik
gure hizkuntzan kalteko.
Gaztetandikan hasten dira ta
guztiak borondateko,
erdipurdiko asko behar du (bis)
batzuk onak izateko.

E. EIZAGIRRE:
Erdipurdiko hoiek daukate
buruan hainbeste laino.
haiek aitzera ez du juan nahi
gero inortxok`e joño!
Ta adibide garbiagorik
ez det ikusi gaurdaino:
oholtza gainean gehiago gaude (bis)
behetikan entzuten baino.

MITXELENA:
Entzuten dauden bakarrak ere
ez dira juan igesi,
gaztetandikan hasi eta hor
behar dira danak hezi.
Aukera bat gutxienez dute
mutil koxkorrak merezi,
aukera ona dagoen hortan (bis)
onak ditezke berezi.

E. EIZAGIRRE:
Aukera ona dagola baina
barietatea sikira.
Batzuk eskola sortzen dute ta
besteek handikan tira.
Hernanialdeko bixki kaxkarrai
jarri zaitezte begira
bertsolai asko daukagu eta (bis)
guztiak berdinak dira.

MITXELENA:
Bertso munduai begiratuta
egin diteke negarra,
zapaltzaileak gure aurkako
hor dabiltza barra-barra.
Danon artean egingo degu
gure hizkuntzan indarra
horregatikan on eta txarrak (bis)
degu guztion beharra.